2012-05-24

Gaztin bilerak hilabeteroko lehenbiziko ortzilean 20:15tan izanen dire, Kultur-Etxean.

Etxalarko Gaztik

2012-05-06

Bakarrizketak


Joan den ortziralean Kultur Etxean Antzerkia izan genuen: Mikel Martinez eta Ruth Guimeraren bakarrizketekin gozatu genuen. Bereziki gustagarria izan zen "Euskal Marketing" bakarrizketa, euskararen erabilerari buruzko komedia. Maila haundiko aktoreak izan genituen gurean, eta hori baloratu ahal zuten parte hartu zutenek. Milesker!!!!

2012-05-03

Etxalar Kantuz igande honetan

Igande honetan, maiatzak 6, berriz ere Herriko Etxearen aitzinean elkartuko gara, eguerdi aldera, elkarrekin kantatzeko.

Animatu eta atoz gurekin!!!!

Antzerkia ortziral honetan

Ortziral honetan ANTZERKIA, Kultur Etxean: Euskara gai-ardatz hartutako komedia.

Bakarrizketak:

"Denboraren korapiloak", Mikel Martinez aktore ezagunaren ahotik.

"Euskal marketing", Ruth antzezlearen eskutik (New York-eko Brodwayn aritzen da).

Atoz herritarrak elkartzeko aukera ezinhobe hontan gozatzerat!!!!!