2012-08-17

GAZTEEN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUAK:


  • Minikadena 955
  • Argazki kamara 131
  • Elgorriko Bainuetxea 210
  • Zerrikumea 128


Saridunak jarri kontaktuan gurekin internet bidez edo 676249489 telefonora deituta.

emaila: etxalarkogaztik@hotmail.com


Etxalarko Gaztik

2012-06-28

XX. Gasna eta Artisau Azoka Etxalarren

Hogeigarren urtez, Altxata Kultur elkarteak antolatutako Gasna eta Artisau feria egin zen Etxalarren, ekaineko lehenbiziko igandean. Hona bertan jasotako irudiak:



Altxata Elkarteak arto-opilak egin zituen





Epaimahaia gasnak dastatzen, gasnak eta sariak. 


Baztango Gorramendi gasna


Etxalarko gasnagile irabazlea


Artisauak:












Euskararen aldeko kamisetak, herriko Itziar Mendikoaren diseinua









2012-05-24

Gaztin bilerak hilabeteroko lehenbiziko ortzilean 20:15tan izanen dire, Kultur-Etxean.

Etxalarko Gaztik

2012-05-06

Bakarrizketak


Joan den ortziralean Kultur Etxean Antzerkia izan genuen: Mikel Martinez eta Ruth Guimeraren bakarrizketekin gozatu genuen. Bereziki gustagarria izan zen "Euskal Marketing" bakarrizketa, euskararen erabilerari buruzko komedia. Maila haundiko aktoreak izan genituen gurean, eta hori baloratu ahal zuten parte hartu zutenek. Milesker!!!!

2012-05-03

Etxalar Kantuz igande honetan

Igande honetan, maiatzak 6, berriz ere Herriko Etxearen aitzinean elkartuko gara, eguerdi aldera, elkarrekin kantatzeko.

Animatu eta atoz gurekin!!!!

Antzerkia ortziral honetan

Ortziral honetan ANTZERKIA, Kultur Etxean: Euskara gai-ardatz hartutako komedia.

Bakarrizketak:

"Denboraren korapiloak", Mikel Martinez aktore ezagunaren ahotik.

"Euskal marketing", Ruth antzezlearen eskutik (New York-eko Brodwayn aritzen da).

Atoz herritarrak elkartzeko aukera ezinhobe hontan gozatzerat!!!!!




2012-04-08

Etxalarko Gaztik

Hilabeteroko bilkura ortziral honetan izanen da, apirilak 13, 20.15etan Kultur Etxean.

2012-03-06

Etxalarko Iñauteriak 2012. Astearte iñaute (otsailaren 21a)



















Etxalarko Iñauteriak 2012. Otsailaren 16a

Ortzegun Gizena: Haurren iñauteria

"Ortzegun gizen, ortzegun gizen, 
zingar-arraultze, bat ez bada bertze, biek hobe!"

Goizeko eskearen ondotik arratsaldean eskolak antolatutako antzerkiak eta besta herriko plazan.

 Antzerkietako bat:



Kalejira herrian barna, antzerkiz antzerki:

 Antzerkien amaieran, eskolako haur eta irakasle guziek elkarrekin dantzatu zuten:







Etxalarko Trikitilarien taldeko hiru kidek besta animatu zuten:

Guraso Elkarteak merendua eman zuen: