2013-01-06

Etxalar Kantuz saio berria


Urte berriarekin batean, kantuz ere saio berria egin dugu igande hontan, herriko trikitilari taldekoek lagunduta. Hemendik aitzinera ere, hilabeteko lehendabiziko igandeetan elkartzen segitzeko asmoa dugu. Adi, eta atoz gurekin kantatzerat!

2012-08-17

GAZTEEN ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUAK:


  • Minikadena 955
  • Argazki kamara 131
  • Elgorriko Bainuetxea 210
  • Zerrikumea 128


Saridunak jarri kontaktuan gurekin internet bidez edo 676249489 telefonora deituta.

emaila: etxalarkogaztik@hotmail.com


Etxalarko Gaztik

2012-06-28

XX. Gasna eta Artisau Azoka Etxalarren

Hogeigarren urtez, Altxata Kultur elkarteak antolatutako Gasna eta Artisau feria egin zen Etxalarren, ekaineko lehenbiziko igandean. Hona bertan jasotako irudiak:



Altxata Elkarteak arto-opilak egin zituen





Epaimahaia gasnak dastatzen, gasnak eta sariak. 


Baztango Gorramendi gasna


Etxalarko gasnagile irabazlea


Artisauak:












Euskararen aldeko kamisetak, herriko Itziar Mendikoaren diseinua









2012-05-24

Gaztin bilerak hilabeteroko lehenbiziko ortzilean 20:15tan izanen dire, Kultur-Etxean.

Etxalarko Gaztik

2012-05-06

Bakarrizketak


Joan den ortziralean Kultur Etxean Antzerkia izan genuen: Mikel Martinez eta Ruth Guimeraren bakarrizketekin gozatu genuen. Bereziki gustagarria izan zen "Euskal Marketing" bakarrizketa, euskararen erabilerari buruzko komedia. Maila haundiko aktoreak izan genituen gurean, eta hori baloratu ahal zuten parte hartu zutenek. Milesker!!!!